Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu hainbat etxebizitzatan lapurtzen saiatzeagatik
Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu hainbat etxebizitzetan lapurreta egiten saiatzen ari zirenean, indarrez lapurreta egitea leporatuta.
Igande goizaldeko 01:00 aldera, Igara auzoko etxebizitza bloke bateko bizilagunek zaratak entzun zituzten eskailera buruan eta eraikinekoak ez ziren bi gizonezko hainbat etxebizitzatako sarrailak manipulatzen ari zirela ikusi zuten. Minutu gutxira heldu ziren ertzainak eta atarian atzeman zituzten inplikatuak. Agenteek ataria miatu zuten eta eskailera buruetako batean latexezko eskularru bat aurkitu zuten.
Bi atxilotuak gaur jarri dituzte epailearen eskuetan.

