Kresala dantza taldeak ‘Hiru’ obra eskainiko du, Txillidaren unibertsoan oinarrituta
Kresala dantza taldeak ‘Hiru’ obra eskainiko du, Txillidaren unibertsoan oinarrituta.Kresala Dantza Taldea Kresala dantza taldeak Hiru izeneko ikuskizun berezia eskainiko du urriaren 24an, 19:30ean, Viktoria Eugenia antzokian, Iturritik jaialdiaren barruan. Obrak eskultorearen pentsamendua eta obra ditu ardatz, dantza, musika eta poesia uztartuz.
Ikuskizuna 2024an estreinatu zuten, Eduardo Txillida eskultorearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Faustino Aranzabalek zuzendu eta koreografiatutako lan honek ordubeteko iraupena du, eta hogei interpretek osatzen dute oholtza gainean euskal dantza tradizionalaren eta dantza historiko barrokoaren errepertorio zabala uztartzeko.
Musikari dagokionez, ikuskizunak Häendel, Shostakovich, Vivaldi eta Bachen doinuak biltzen ditu. Obra osoa ekitaldi bakar bateko hamazazpi eszenetan garatzen da, non zortzikoak, balsak, gallardak, kontrapasak eta soinu zaharrak agertzen diren.

