Norberaren gorputzaren aldaketei arreta jartzeko gogorarazi du Katxalinek
Katxalinen Martxa Solidarioa, artxiboko irudian. Bularraren Minbiziarne Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egin du Katxalinek beste urte batez, eta prebentzioaren, kontzientziazioaren eta ikerketaren aldeko babesaren garrantzia nabarmendu du. Bestetik, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) zabaldutako datua gogorarazi du elkarteak: urtero 2,2 milioi kasu berri diagnostikatzen dira.
Gipuzkoako bularreko eta/edo minbizi ginekologikoko elkarteak detekzio goiztiarra eta diagnostiko zein tratamendu egokiak funtsezkoak direla nabarmendu du, “gaixotasunaren bilakaera eta pazienteen bizi kalitatea hobetzeko”. Hala, jarduera solidarioak antolatu ditu elkarteak urrian zehar, herritarrak sentsibilizatzeko, dirua biltzeko eta bularreko minbiziaren aurkako borrokari ikusgarritasuna emateko.
Donostian, gaur, urriaren 19an, jarri dute informazio eta diru bilketa mahaia. Bertan biltzen duten dirua Biogipuzkoan bularreko minbiziaren inguruan egiten den ikerketa susatzeko eta Katxalinek gaixotasuna duten emakumeei laguntzeko eta babesa emateko egiten duen lana bultzatzeko erabiliko dela azaldu du elkarteak.
Urtero egiten duten Kattalinen Martxa Solidarioan parte hartzeko izen ematea ere zabalik dago elkartearen webgunean.

