GaragardotEgia dator asteburu honetan, Egiako garagardo festa
GaragardotEgia Egialai auzoko euskal pilotaren elkarteak antolatzen du. Artxiboko irudia.Lide Ferreira 2023an berreskuratu ostean, laugarrenez antolatu dute aurten GaragardotEgia. Egialai auzoko euskal pilotaren elkarteak antolatzen du; aurten ostegunean, hilak 22, emango diote hasiera, eta igandera arte, hilak 25, izango dira bertan. Ostegun eta ostiralean 18:00etan irekiko dute, eta larunbat eta igandean 12:00etan.
Larunbat eta igandean bazkariak ere antolatu dituzte. Larunbatean bertso bazkaria egongo da Sustrai tabernaren eskutik, eta igandean paella jana. Bi bazkarietarako txartelak Kata, Kaktus, Koxko eta Sustrai tabernetan daude salgai. Horrez gain, ostegun, ostiral eta larunbatean, bertan jartzen duten sukaldea irekia egongo da 18:00etatik 23:00etara.
Jana eta edaria soilik ez, musika eskaintza ere prestatu dute: ostegunean Alshams, Aner eta Arrabola! arituko dira plaza girotzen; ostiralean Fusion H, Ttarraka erromeria eta Ekon punk-ska-rock taldea; eta larunbatean –mus txapelketaren ondoren– Argazki Bat Behelainoan eta Andoni Ollokiegiren kontzertuak antolatu dituzte.

