Txillida anaien lehen erakusketa bateratua hartuko du Txillida Lekuk, azarotik aurrera
Eduardo eta Gonzalo Txillida anaiak.Txillida Leku Txillida Lekuk Zerumugara agertu. Chillida anaiak, Eduardo eta Gonzalo Zabalagan erakusketa inauguratuko du azaroaren 19an, Gonzalo Txillidaren (1926) jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez. Oinordekoek bultzatuta eta Alicia Txillidak komisariatuta, lehen aldia izango da bi anaiak erakusketa bateratu batean elkartzen direla.
Erakusketak bi sortzaileen obrak jarriko ditu aurrez aurre: batetik, Gonzalo Txillidaren 100 artelan baino gehiago; eta bestetik, Eduardo Txillidaren eskulturen aukeraketa bat. 2008an Gonzalo zendu zenetik jendaurrean erakutsi ez diren hainbat obra berreskuratu dituzte, eta haren legatuaren zati bat –orain arte Bilboko Arte Ederren Museoan gordeta zegoena– Hernanira lekualdatuko dute.
Natura, hutsunea eta isiltasuna
Sorkuntzarako hizkuntza desberdinak erabili bazituzten ere, bi anaiek kezka berberak zituztela erakutsiko du bildumak, bereziki naturaren, hutsunearen eta isiltasunaren inguruan; alde batetik, Gonzaloren pinturak transmititzen duen giro metafisikoa, lasaitasun kontenplaziozkoa eta tenperatura emozionala; eta bestetik, Eduardoren eskulturaren ikuspegi espirituala eta materiaren zein espazioaren bidez grabitateari egiten dion matxinada.
Erakusketaren testuinguruan, argitalpen berezi bat ere aurkeztuko dute arduradunek, non Germán Huici eta José María Parreñoren saiakerak irakurtzeko aukera egongo den. Bilduma 2027ko martxoaren 7ra arte egongo da ikusgai.

