40.000 landare inguru banatuko ditu udalak datorren astean
Sasoiko lore eta landareak banatuko ditu Donostiako Udalak.Donostiako Udala Parke eta Lorategien atalaren bitartez Donostiako Udalak sasoiko 40.000 lore eta landare inguru banatuko ditu. Hilaren 26tik 29ra artean banatuko ditu, loreontzi biodegradagarrietan. Ekimenak landareei bigarren bizitza bat ematea du helburu.
Sasoiko landareak aldatzen ditu udalaren lorezaintzako lantaldeak hilabetean zehar. Kendutako landare horien aukeraketa bat egiten dute, eta oraindik ondo duden landareek hazten jarrai dezaten, herritarren artean banatzen ditu udalak.
Aurten, gainera, puntu gehiagotan egingo ditu udalak landare banaketak: hilaren 26an Miramar parkean eta Larratxo plazan, hilaren 27an Aiete parkean eta Sagastieder plazan, hilaren 28an Amara Plaza hotelean eta azkenik hilak 29an Okendo plazan. Hilak 26, 27 eta 28an goizez egongo dira landareak banatzen, 10:00etatik 14:00ak arte. Hilak 29, ordea, arratsaldez arituko dira, 15:00etatik 18:00etara.
Aleak mugatuak izango dira, beraz, baliteke banaketa aurreikusitako ordua baino aurretik amaitzea.

