Añarbeko Urak-ek aplikazio bat jarri du martxan urtegiaren informazioa denbora errealean eskaintzeko
Añarbeko Urak-ek aplikazio bat jarri du martxan urtegiaren informazioa denbora errealean eskaintzeko.Donostiako Udala Añarbeko Urak enpresak aplikazio mugikor bat aurkeztu du, herritarrei presaren egoerari eta maniobrei buruzko informazioa zuzenean eta denbora errealean eskaintzeko helburuarekin. Añarbe info izeneko tresna honek NextGenerationEU Europako funtsetatik datorren % 52ko finantzaketa jaso du.
Tresna berriaren bidez, herritarrek presaren betetze mailari, erregistratutako prezipitazioei eta urtegiko sarrera zein irteera emariei buruzko datu eguneratuak jaso ditzakete. Horrez gain, Añarbe eta Urumea ibaien bilakaera modu arin eta irisgarrian jarraitzeko aukera ematen du, atalaseak kolore sistema baten bidez adieraziz.
Erabiltzaileek azken hiru egunetako datuak hamar minutuero kontsultatzeko aukera dute formatu grafikoan edo tauletan, eta presan instalatutako kameren irudiak zuzenean ikus ditzakete.
Zuzeneko jakinarazpenak
Funtzionalitate nabarmenenen artean, aplikazioak gailu mugikorretan jakinarazpen zuzenak jasotzeko aukera eskaintzen du. Era berean, atal espezifiko bat dauka informazio parte guztiak argitaratzeko; horrela, erakundeak bere gardentasun konpromisoa betetzen du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak euri jasengatik maila hori, laranja edo gorriko abisuak aktibatzen dituenean.
Informazio teknikoarekin batera, plataformak presaren funtzionamenduari eta uraren kudeaketari buruzko dibulgazio atal bat dakar, baita bisitak eskatzeko inprimakira sartzeko esteka bat ere.
Tresna doan deskargatu daiteke jada Android zein iOS gailuetarako denda nagusietan.

