Irekita dago gripearen eta koronabirusaren aurkako Donostiako «txertogunea»
Gripearen aurkako txertaketaren artxiboko irudia.Eusko Jaurlaritza Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetza erakundeak “txertogune” deituriko gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketa guneak jarri dituzte funtzionamenduan, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako hamabi osasun zentrotan. Donostian, Groseko anbulatorioan dago “txertogunea”, astelehenetik igandera, 08:00-20:00 ordutegian.
Astelehenean (hilak 19) abiarazi zituzten gune horiek, eta azaroaren 1era arte egongo dira irekita. Edozein pertsona joan daiteke txertoa jartzera —haurren kasuan, sei hilabetetik gorakoak—, aurretik zita eskatu gabe. Lehenengo egunean, Osasun Sailak jakinarazi duenez, 4.790 lagun joan ziren txertoa jartzera; horietatik, 762k Groseko anbulatorioan jarri zuten txertoa.

