Pedro Carnicer eskrimalari donostiarrak brontzea lortu du Beteranoen Munduko Txapelketan
Pedro Carnicer donostiarra, eskrimako beteranoen Munduko Txapelketan lortutako dominarekin.Fortuna Pedro Carnicer Fortuna klubeko eskrimalari donostiarrak brontzezko domina lortu du Beteranoen Munduko Txapelketan. Tiblisin (Georgia) jokatu dute txapelketa hori, eta Carnicer 70 urtetik gorakoen kategorian lehiatu da.
Horrela, Carl Morris britainiarraren eta Joseph Streb estatubatuarraren atzetik gelditu da hirugarren Carnicer, Enrico Antinoro italiarrarekin berdinduta. Fortuna klub donostiarrak zoriondu egin du bere kirolaria, izandako arrakastarengatik.

