Asteburu honetan, Donostian, zer plan?
Xabier Badiola musikaria. Zer plan duzu asteburu honetan Donostian? Gure agendan ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, eta, horrez gain, egun bakoitzeko plan proposamen bat egingo dizugu jarraian.
Ostiralean (hilak 23), Egiako GaragardotEgia garagardo festara joatea proposatuko dizugu, prestatu duten egitarau zabalaz gozatzera: 18:00etan irekiko dute, zeinu potea egingo dute 19:00etan, Fusion H arituko da 19:30ean, Ttarraka taldea 21:00etan eta EKOM 23:30ean. Sukaldea, bestalde, 18:00etatik 23:00etara egongo da irekita.
Larunbatean (hilak 24), Intxaurrondo Kultur Etxera gomendatzen dizugu, izan ere, Balio Dute kolektiboak antolatuta, Kutixik jaialdia egingo dute, 19:00etan hasita. Talde eta bakarlari hauek joko dute: Gartxot, Xabier Badiola, Harat, Ithaka, Eire eta Mäirü.
Igandean (hilak 25), beste musika gomendio bat: Samba Badago taldeak joko du Groseko Marruma elkartean, 18:00etan, doako sarrerarekin.
Bonus track. Astean zehar egiteko plan proposamen bat ere, hementxe: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko kartelaren protagonistak, Samantha Hudsonek, lehen aldiz eskainiko du bere ikuskizuna Donostian, Intxaurrondo Kultur Etxean: Live Showcase; 15-18 euro.

