Eusko Jaurlaritzak Saguesen egingo du aurtengo Memoriaren Eguna
'Bakearen Usoa', Saguesen. Nerea Lizarralde Eusko Jaurlaritzaren mendeko Gogora Institutuak, urteroko legez, Memoriaren Eguna antolatu du azaroaren 10erako, eta Donostian egingo dute aurten. Zehazki, Saguesen izan da, Nestor Basterretxea artistaren Bakearen Usoa eskulturaren inguruan. “Terrorismoaren eta indarkeriaren biktima guztiak oroitzeko ekitaldia” izango dela azaldu du Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Giza Eskubideak sailak.
Hala azaldu dute Jaurlaritzako eta Gogorako arduradunek, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaritza kontseiluaren bileran. Memoria Egunaren berri emateaz gain, 2027rako aurrekontuaren aurreproiektua eta jarduera plana onartu ditu kontseiluak: Eusko Jaurlaritzak 5.283.000 euro inbertituko ditu institutuaren jardunean.

