Iparragirre, Olarra eta Mujika auzipetu dituzte, ETAk 2002an egindako ekintza batengatik
Espainiako Auzitegi Nazionala.Irutxuloko Hitza Antonio Piña Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak lau euskal preso auzipetu ditu, ETAk 2002an Santa Polan (Herrialde Katalanak) egindako ekintza batengatik: Marixol Iparragirre, Jon Olarra, Iñaki Esparza eta Ainhoa Mujika. Horietatik hiru Donostiako presoak dira, Iparragirre, Olarra eta Mujika.
Aipaturiko herriko Guardia Zibilaren kuartelaren kontrako ekintzan parte hartzea leporatzen die epaileak lauei; zehazki, orduan ETAren zuzendaritzako kide izatea egozten die. Bi pertsona hil ziren eraso horretan, eta hamarnaka zauritu egon ziren.
Espainiako Auzitegi Nazionala, azken urteotan, ETAk 1990eko eta 2000ko hamarkadan egindako zenbait ekintza berriz ikertzen ari da, eta testuinguru horretan kokatu behar da Santa Polako auzia.

