Elena Silvestre eta Javi Mena garaile, Salto 15K lasterketan
Elena Silvestre, 2026ko Salto 15K lasterketako helmugara iristen.Félix Sanchez / '@fotorunners' 29. Salto 15K lasterketa solidarioa egin dute igande honetan Donostian (hilak 25), berdintasuna, inklusioa eta elkartasuna ardatz hartuta. Hogei herrialdetatik etorritako 3.079 pertsonek osatu dute hamabost kilometroko ibilbidea hiriko kaleetan barrena.
Elena Silvestre eta Javi Mena izan dira irabazleak, emakumezkoetan eta gizonezkoetan, hurrenez hurren. Silvestre errenteriarra da, eta bosgarren garaipena lortu du Salto 15K lasterketan. Mena, bestalde, andoaindarra da eta bigarrenez eskuratu du garaipena. Salto fundazioak, bestalde, 3.500 euroko dortsal solidarioa eman dio Free to Run erakundeari eman dio.
Afganistandik ihes egin behar izan duten Hasina Hussain Zada, Nazira Khair Zad eta Hanifa Rezaie emakume atleten parte hartze berezia izan du aurtengo lasterketak, eta, hain zuzen ere, Salto fundazioak nabarmendu du “eguneko unerik hunkigarriena” Hasina Hussain Zada atletak bizi duela, “denbora muga ofizialetik 56 segundora itxi baitzuen proba, helmugan Emakumeak Mugimenduan taldeko kideek babestuta”.


