Asgarth metal talde donostiarrak 'Retrotopia' iragarri du
Asgarth taldea.Asgarth Asgarth Añorgako heavy metal taldeak Retrotopia izeneko diskoa kaleratuko du datorren azaroaren 20an, ostiralarekin. Ibilbideko seigarren estudioko lana da hau, eta bederatzi kantaz osatuta dago.
Zygmunt Bauman soziologoaren izen bereko kontzeptuan oinarrituta, iragana idealizatzeko joeraren inguruko hausnarketa proposatzen dute kantu berrietan, gerra, faxismoa, amodioa nahiz obsesioak hizpide hartuta. Musikalki, ordea, añorgatarrek urrats berri bat egin dute kanta hauetan: euren betiko metal estilo klasikoari eutsiz, soinu eta erritmo modernoagoak esploratu dituzte.
Haritz Harreguyrekin grabatu dute bere Usurbilgo estudioan, eta Unai Aranak diseinatu du azala:
Aldiz, hauek dira bederatzi abestiak:
01. Nota lasaiak
02. Minez
03. Oihu galduak
04. Irtenbide bat
05. Bila nenbilen
06. Bizimodu basatia
07. Aurre egin
08. Erruaren zama
09. Retrotopia
Zuzenekoetarako gogoz dauden zaleek apur bat itxaron beharko dute, taldeak 2027ko hasieran abiatuko baitu diskoaren aurkezpen bira.


