Azaroaren 1ean izango da 70. Donostiako Nazioarteko Krosa
Donostiako Nazioarteko Krosaren aurkezpena.Donostia Kirola Donostiako Hipodromoak hartuko du datorren igandean, azaroaren 1ean, 70. Donostiako Nazioarteko Krosa. World Athleticsen egutegiko zilarrezko kategoriari eutsiko dio, eta goi mailako atletak bilduko ditu. Horrela, nazioarteko krosaren egutegian duen lekua berretsiko du.
Krosaren Katedrala izenez ere ezaguna den probak zazpi hamarkadako ibilbidea ospatuko du. Goizean zehar bederatzi lasterketa jokatuko dira, 09:45ean hasi eta 13:10ean amaituko den egitarauan. Antolakuntzaren aurreikuspenen arabera, 1.000 kirolarik baino gehiagok parte hartuko dute lasterketa guztietan. Lehen probak desgaitasuna duten kirolariei zuzenduta egongo dira, aurreko edizioetan harrera ona izan duen ekimenari jarraipena emanez.
Ibilbideak ere bere ohiko ezaugarriak mantenduko ditu. Kategoria guztietako korrikalariak tribuna nagusiaren parean dagoen belarrezko zuzenetik pasatuko dira, helmuga bertan kokatuko baita. Diseinu horrek kros tradizionalaren bereizgarriak indartu eta ikusleentzako ikuskizuna sustatu nahi ditu.

