Bigarren postuan geratu da Beñat Gaztelumendi lehen finalaurrekoan
Beñat Gaztelumendi bertsolaria, kantuan. Artxiboko irudia.Andrea Bosch Alfaro Lekunberrin ospatu zuten Bertso Txapelketa Nagusirako lehenengo finalaurrekoa aurreko larunbatean, lehen fasea amaitu ondoren. Bigarren postuan geratu da Beñat Gaztelumendi donostiarra, 733 punturekin. Lehen postuan Amets Arzallusek lortu du, 746.5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da finalerako.
Hurrengo finalaurrekoa hilaren 31ean izango da, Ipurua kiroldegian, Eibarren, 17:00etan. Bertan arituko da Asier Azpiroz Iztueta zubietarra, honako hauekin batera: Alaia Martin Etxebeste, Nerea Elustondo Plazaola, Nerea Ibarzabal Salegi, Miren Artetxe Sarasola eta Oihana Iguaran Barandiaran.
Saio honetarako eta datozenetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

