Hitzetatik abiatuta, horma irudiekin apainduko dute Intxaurrondo asteburuan
Altza apain jaialdian margotutako hormetako bat. Donostia Kultura Ostiraletik igandera Intx’apain jaialdiak muralismoz, hiri kulturaz eta euskaraz beteko du auzoa. Bertako eta nazioarteko artistek auzoko hainbat hormetan esku hartzeak egingo dituzte, eta haien inguruan, musika, artea, bertsolaritza, breakdancea, tailerrak eta jarduera parte hartzaileak bilduko dituen egitaraua aurrera eramango dute, euskara ardatz hartuta. Hiru egunetan hamabi mural marraztuko dituzte, auzoaren itxura eraldatuz.
Intxaurrondo Kultur Etxeak bultzatuta, jaialdiak euskal artistak bilduko ditu, baita Donostiarekin senidetutako Wiesbaden hiri alemaniarretik etorritakoak ere. Besteak bete, Eva Mena, Lian Monserrate, Maialen Arocena, Jabier Rodriguez, Andrea C Miranda, Oliver Pusch eta XabXab edota Jeremy Dell’Armi. Zein da zure hitza? galderari erantzunez, artista bakoitzak euskarazko hitz edo kontzeptu bat aukeratuko du bere esku hartzearen abiapuntu gisa.
Halaber, auzoko eragileek ere hainbat pareta margotuko dituzte taldean. Beste ahots batzuk gehitzeko eta egitarauaren zati bat auzotik bertatik eta modu kolektiboan eraikitzeko, Intx’apainen parte hartzera gonbidatu dituzte Plazara Goaz bezalako elkarteak, Hegoa Ikastola, Lauaizeta Ikastola eta Intxaurrondo Ikastola bezalako ikastetxeak, eta Urban 13 bezalako auzoko kolektiboak.
Ostirala, urriak 30
Ikastetxeetako muralak egun osoan zehar:
- Intxaurrondo Ikastola.
- Bernat Etxepare plaza, Lauaizeta institutuaren murala, Sandra Garayoak lagunduta.
- Hegoa Ikastola, Andrea Costasek ikasleek ondutako pareta margotuko du.
- Felix Gabilondo plaza, Hegoa ikastolako ikasleak arituko dira goizez margotzen.
- 17:00-19:00. Felix Gabilondo plaza, jarduera parte hartzailea. Plazara Goaz, Gaztelekua eta Intxhaurgunek GKO artistaren gidaritzapean margotuko dute horma. DJ Mikeltxi eta askaria.
Larunbata, urriak 31
- 12:30-13:30. Muraljira. Larraitz Esnaola eta Idoia Moreno arkitektoek gidatuta, Auzoa ezagutu hirigintza ikuspegi batetik. Topagunea: Intxaurrondo kalea 43.
- 17:00-18:00, Txaparrene bidea. Graffitiari, rapari, inprobisazioari eta mikrofono irekiari lotutako gunea.
- 18:30-20:00, Txaparrene bidea. Form Favelaren breakdance erakustaldia eta eskola irekia.
- 20:00-21:00, Txaparrene bidea. La Basu-ren kontzertua.
Igandea, azaroak 1
- 12:00-13:30. Muraljira eta Alaia Martin eta Intxaurrondo bertso eskolako kideen bertsoak. Topagunea: Telesforo Aranzadi kalea 2.
- 12:30-14:00, Bernat Etxepare plaza. Nagore Legarreta sortzaileak gidatutako Argia eta hitza: kimigrama kolektiboa tailerra. 20 lagunek parte hartu ahal izango dute, aurrez izena emanda intxaurrondokulturetxea@donostia.eus.
- 13:30-14:30. Aperitifa.
Muralak eguraldiak uzten dituen aukeren arabera egingo dira. Euri arinarekin, MuralJirak aterkiarekin egingo dituzte; euri handiarekin, bertan behera geratuko dira. Erabakiak jarduera baino ordu batzuk lehenago hartuko dituzte. Gainerako jarduerak, Intxaurrondo Kultur Etxera eramango dituzte, aurreikusitako ordutegiak mantenduz.

