DIPCk ia milioi bat euro jasoko du Atenea superodenagailua abian jartzeko
DIPCren eraikin berriaren inaugurazioko irudi bat. Irekia Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioari 900.000 euroko laguntza ematea onartu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak; diru horren bidez, Atenea superordenadorea abian jartzea bultzatzeko eta Euskadiko Superkonputazio Zentroaren gaitasunak indartzeko.
Superordenagailu berria beharrezkoa da ikertzaile komunitatearen eskaera gero eta handiagori erantzun eta konputazio klasikoaren eta kuantikoaren arteko hibridazioa bultzatzeko, IBM Quantum System Two ordenagailuarekiko zuzeneko konexioa aprobetxatuz.
Ibaetako Superkonputazio Zentroa 2019tik martxan dago euskal azpiegitura ireki gisa eta errendimendu handiko konputazio baliabideak eskaintzen dizkio Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari, baita irabazi asmorik gabeko beste euskal erakunde zientifiko batzuei ere. Izan ere, gune horretako superordenagailuek simulazioak eta kalkulu konplexuak egiteko aukera ematen dute hainbat esparrutan; hala nola, material aurreratuetan, oinarrizko fisikan, neurozientzian, genetikan, klima-aldaketan eta adimen artifizialean.
Horrez gain, zentroak Euskadiko gaitasun teknologikoak garatzen laguntzen du, ikerketari laguntza espezializatua emanez eta konputazio kuantikoari lotutako ekimenetan parte hartuz, Basque Quantum estrategiaren esparruan.

