Espainiako hauteskundeetarako mahaien zozketa azaroaren 2an izango da
Hauteskundeetako mahai bat.Irutxuloko Hitza Azaroaren 29ako Espainiako Gorteetarako hauteskundeen zozketa datorren astelehenean, azaroaren 2an, izango dela jakinarazi du Donostiako Udalak. Zehazki, Ijentea kaleko Udalinfo bulegoan egingo dute, 09:00etan. Gerora, udalaren webgunean argitaratuko dituzte emaitzak.
Donostiak 37 hautesleku ditu, eta guztira 196 mahai osatu behar dira. Asteleheneko zozketa publikoa mahaietarako behar dira 4.704 pertsonak aukeratuko dituzte. Mahai bakoitzeko hiru titular —presidentea eta bi bokal—, eta zazpi ordezkari.
Udalaren webgunean kontsultatu ahalko da pertsona izendatua izan den titular eta lehen bi ordezkari gisa —1.764 lagun—. Gainerakoak erreserban geratuko dira.
Zozketa egin ondoren, izendatutako pertsonak, hauteskunde batzordearen bitartez, eskabideak egiten has daitezke mahaian ez egoteko. Batzordeak eskaera horiek onartzen baditu, hurrengo ordezkariak izendatuko dira.

