Kaleratzeak Stopek mozio bat eramango du osoko bilkurara bihar
Kaleratzeak Stop plataformak Bulebarrean egindako agerraldi bat, artxiboko irudia.Kaleratzeak Stop Kaleratzeak Stopek irailean jakinarazi zuen osoko bilkurara mozio bat eraman nahi zuela. Eta hala izango da, bihar, osteguna, eramango dute mozioa; EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak aurreko ostiralean erregistratu zuten gai zerrendan sartzea eskatzeko.
Mozioan honakoak onartzeko eskatzen ditu mugimenduak: lehenik hutsik dauden etxeak “mobilizatzea”, hau da, Eusko Jaurlaritzaren 149/2021 dekretuan jasotako nahitaezko alokairua edo desjabetzea bezalako tresnak erabiltzea; bigarren udalbatzak bitartekaritza lanak egin ditzala Azora eta beste edukitzaile handiekin, “maizter zaurgarrien eta fede onekoen kaleratzeak saihesteko”; azkenik, alkatetzaren konpromisoa zabaltzea eskatu du, “arriskuan dauden gainerako familiei ere”.
Deialdia egin die Kaleratzeak Stopek, osoko bilkurara joateko interesa dutenei, udalbatza parean 10:30etan elkartuko dira, 11:00etan moziora joateko.

