Makinisten grebak biharko tren zerbitzuei eragingo die
Hiritik atera edo bertatik pasatzen diren zerbitzuei eragingo die grebak.Olatz Balda Renfeko makinistek greba egingo dute bihar, hilak 29, trenbideetako segurtasun handiagoa eskatzeko, eta Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Tren makinista eta laguntzaileen sindikatuak (Semaf) deitutako 24 orduko lanuztea aurrera eramango dute, eta horrek aldirietako, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko zerbitzuei eragingo die.
Aldiriei dagokienez, ordu tarteen araberakoa izango dira zerbitzua. Gehieneko orduetan —06:00etatik 09:00etara, 13:30etik 15:30era eta 18:30etik 20:30era— ohiko zerbitzuaren %75 bermatuko dute, eta gainerakoan, %50.
Distantzia Ertaineko Trenetan, berriz, %65ean ezarri dituzte, ondorioz, Donostian geldialdia egiten duten ondorengo trenak bertan behera utzi edo ez dira dagozkien orduan ibiliko: Irun-Gasteiz (05:45), Miranda de Ebro – Irun (08:13) eta Irun-Miranda de Ebro (20:10).
Azkenik, Distantzia Luzeko Trenetan %73koa da gutxieneko zerbitzuak, eta lau zerbitzuri eragingo die: Donostia-Madril (05:26 eta 11:30) eta Madril-Donostia (14:50 eta 16:45).

