Udalak minutu bateko isilunea egingo du, Espainiako tren istripuaren biktimen omenez
Toledon gertaturiko istripua.RTVE Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Toledon (Espainia) izandako tren istripuaren biktimen omenezko elkarretaratzea egingo du gaur 20:00etan, Alderdi Ederren. Udalak bat egin du Eudelek egindako deialdiarekin.
Arratsaldean, minutu bateko isilunea egingo dute “biktimei, hurbileko pertsonei eta Gaztela-Mantxako herri osoari” elkartasuna adierazteko. Gainera, Donostiako Udalbatzak minutu bateko isilunea egingo du biharko osoko bilkura hasi aurretik, 09:30ean.

