Esku Hartze Publikoko langileek lan baldintzak parekatzea eskatu dute
Gipuzkoako Esku Hartze Publikoko langileek mobilizazioa egin dute.LAB Gipuzkoako Esku Hartze Publikoko langileak kalera irten dira publifikazioa eta patronalari hitzarmen duina eskatzeko ELA, LAB eta CCOO sindikatuen laguntzarekin. Hilabete hasieran eman zuen jakitera ELAk hitzarmen berria sinatu zuela Arabako Esku Hartze Publikoko langileekin, eta orain gipuzkoarrekin berdina egiteko asmoa du sindikatu taldeak.
Lan berdinak egiten dituztela, eta, ondorioz, lan baldintza berdinak merezi dituztela argudiatu. Negoziazioak orain 10 hilabete hasi zirenetik Hedatzen patronalak negoziazioa “blokeaturik” duela salatu dute langile eta sindikatuek eta haien aldarrikapenak barnebilduko dituen hitzarmena aldarrikatzeko elkartu dira gaur goizean.
Sindikatu taldeak ziurtatu du patronalak argi esan duela ez dagoela parekatzearekin ados. Gainera, gizartearen beharrak asetzeko zerbitzu publiko gisa ulertu ordez, Hedatzenek Esku Hartze Sozialeko sektorea negozio parametrotan ulertzen dutela ere salatu dute sindikatuek.
Negoziazioetan aurrera pausuak ematen hasteko garaia dela argudiatu dute langile eta sindikatuek, “artatzen ditugun pertsonek zerbitzu hobe bat jasotzeko ezinbestekoa da gure lan baldintzak hobetuko dituen Hitzarmen Kolektiboa erdiestea”, nabarmendu du sindikatu taldeak. Gainera, ziurtatu dute gaurkoa ez dela mobilizazio bakarra izango, “mobilizazio zikloaren hasiera” besterik ez dela izan.

