Europan jarraitzeko urrats garrantzitsua egin du Realak
Realeko jokalariak, Fenerbahceren aurkako goletako bat ospatzen.Reala Europa kopako final-zortzirenetako joaneko partida jokatu zuten atzo Realeko neskek Zubietan, Fenerbahce talde turkiarraren aurka, baita irabazi ere. 2-0 gailendu zen talde txuri-urdina, urrats garrantzitsua eginez txapelketan aurrera egiteko.
Oso parekatua izan zen lehenengo zatia, lehia estukoa, eta ate batean zein bestean egon ziren gol aukera argiak. Markagailua ez zen mugitu, ordea, bigarren zatira arte. Hain zuzen ere, 58. minutuan heldu zen neurketako lehenengo gola, Marenen eskutik, korner batean Nereak egindako erdiraketa buruz errematatuta.
Bigarrenaren bila jarraitu zuten etxekoek eta berdinketaren bila bisitariek, baina txuri-urdinek izan zuten arrakasta, Ainhoa Marinek sartu baitzuen Realaren bigarren gola, Ceciliaren pase on baten ondoren. Alde batekoak zein bestekoak saiatu baziren ere, markagailua ez zen gehiago mugitu epaileak partidaren amaiera adierazi zuen arte; aipatzekoa da, neurketaren azken minutuetan txartel gorria atera ziola arbitroak Fenerbahceko Alvesi.
Horrela, pauso garrantzitsua eman zuen atzo Realak Zubietan, baina Turkian errematatu beharko du, txapelketako hurrengo fasera pasatzeko. Itzulerako partida azaroaren 11n izango da, 19:00etan.

