Gau Beltzerako egitarau zabalak prestatu dituzte Donostiako auzo eta herrietan
Antiguako Gau Beltza, 2025ean.Joseba Parron San Sebastian Badira hainbat urte Gau Beltzak, urriaren 31tik azaroaren 1erako gaueko ospakizunak, indar handia hartu duela Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Donostian ere, gero eta jende gehiago mugitzen du jai horrek, bereziki, gero eta haur eta gazte gehiago.
Horrela, aurten ere, Donostiako auzo eta herri gehien-gehienetan ospatuko dute Gau Beltza: Aieten, Parte Zaharrean, Altzan, Añorgan, Antiguan, Grosen, Egian, Ibaetan, Loiolan, Loiolako Erriberan, Martutenen, Igeldon eta Txomiñenean, hain zuzen ere. Gehien-gehienetan, larunbat arratsalde-gauerako prestatu dituzte egitarauak, hilaren 31rako, alegia. Ibaetan eta Martuenen, aldiz, hilaren 30ean (ostirala) ospatuko dute Gau Beltza, eta Loiolan azaroaren 1ean (igandea).
Motorrak berotzen joan nahi baduzue, hemen ikus ditzakezue joan den urteko Gau Beltzeko auzoz auzoko irudiak. Bestalde, jarraian, aurtengo egitarau guztiak:
Martutene (urriak 30)
- 16:45. Auzo elkartean Gymkana Gau Beltza Berria: azalpena eta material banaketa.
- 17:00. Eskulan beldurgarriak, karpan.
- 17:10. Ipuin kontalaria, mediatekan: 2-9 urte
- 17:30. Ziri-sari kantu eske, auzotik.
- 18:30. Ikuskizuna, karpan: Gau Beltzeko zirkua, Izaskun Rueda.
- 19:00. Txiki festa, Irati DJ-arekin: dantza, edariak eta photocall-a.
Ibaeta (urriak 30)
- 17:30etik aurrera, mozorro ikastaroa, eskulanak, ipuinak, musika, marrazkiak eta dantza, Ibaetako plazan. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian egingo dute.
Igeldo (urriak 30 eta 31)
- Urriak 30:
- 16:30. Txokolate beroa.
- 17:00. Kalabaza hustuketa (ekarri kalabazak eta tresnak).
- Ondoren, Bixiren jolasak.
- Urriak 31:
- 17:00. Aurpegi margotzea (HHko haurrak) eta herriaren apainketa (LHko haurrak).
- 18:30. Ipuin kontaketa, herrian zehar (umeak gurasoen ardurapean).
- 19:00. Beldurraren tunela (umeak gurasoen ardurapean).
- 20:00. Akelarrea, plazan.
- 20:30. Afari-merienda (txartelak egunean bertan salgai).
Aiete (urriak 31)
- 17:00. Eskulanak (frontoian).
- 18:30. Musika eta zizka-mizkak (Katxolan).
- 20:00. Beldurra erretzea eta dantza herrikoia (Katxolan).
- Beldurrezko filma (frontoian).
Parte Zaharra (urriak 31)
- 17:30. Zuloaga plazan hasiko da festa, askotariko jarduerekin.
Altza (urriak 31, Altzagainan)
- 17:00. Haur eta gazteentzat jolasak eta tailerrak.
- 17:30. Psycho Clown ikuskizuna: perkusioa eta sua.
- 18:30. Txokolate jana.
- 19:00. Erraldoiak.
- 19:30. Ekitaldia: txalaparta, bertsoak, kale antzerkia, dantzak eta abar.
- 20:15. Beldurraren ibilbidea.
- 21:00. Osto DJ-a.
- 21:30. Errifen zozketa: hainbat sari.
- 21:45. Zezensuzkoa.
- Ondoren, Osto DJ-ak jarraituko du musika jartzen. Arratsalde osoan zehar, bestalde, taloak eta pintxoak jateko aukera egongo da.
Añorga (urriak 31, Harrobiaren plazan)
- 18:00. Aurpegi margotzea eta eskulan tailerrak.
- 19:15. Lehen hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailakoen eske erronda, familiekin.
- 19:15. Lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoen eske erronda, gaztetxoak bakarrik.
- 19:30. Lehen hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailakoen eske erronda, familiekin.
- 19:45. Ipuin kontalaria: Polita.
- 20:00. Dantza saioa.
- Ondoren, beldurrak erretzera eta kalabaza lehiaketako sari banaketa.
Antigua (urriak 31)
- 11:00-13:00. Kalabaza hustuketa, Antiguotarrak elkartean.
- 16:00. Haurtxokoan eta gaztelekuan Gau Beltza, Alfonso XIIIaren plazan.
- 18:30. Aurpegi margoketa, Bentaberri plazan.
- 19:00 Ibilbide beldurgarria, Bentaberri plazan. Ondoren, beldurren gaualdia, frontoian.
- 21:00. Zezensuzkoa, frontoian.
Gros (urriak 31)
- 17:00. Zuhaiztiko dantzariak, Txofre plazan.
- 17:30. Ipuin kontalaria, Txofre plazan.
- 18:30. Txokolate jana, Txofre plazan.
- 18:45. Mamuen etorrera, Saguesetik Nafarroa Beherea plazara.
- 19:00. Kalejira hasiera, Nafarroa Beherea plazatik.
- 19:00. Parrillada, Txofre plazan.
- 20:10. Zurriolako bertsolariak, Txofre plazan.
- 20:15. Akelarrea, Mikeltxi DJ-arekin.
Egia (urriak 31)
- 16:30. Tailerrak, Plaza Haundin.
- 18:00. Txokolate jana.
- 19:00. Pregoia, haur eskolako plazan (ahoz eta zeinu hizkuntzan).
- 19:15. Ipuin kontaketak. Haur hezkuntzako haurrentzat, Txondorran. Lehen hezkuntzakoentzat, Polloe hilerriko sarreran.
- 19:40. Kalejira, Txodorratik Plaza Haundira.
- 20:00. Beldur erreketa, Plaza Haundin.
Loiolako Erribera (urriak 31)
- 17:30. Ipuin kontalaria, Jesus Maria Alkain plazan.
- 18:00. Kalejira, Oroimenaren lorategian.
- 18:30. Arbasoen oroimenean, ilargiaren inbokazioa eta lamien dantza, Oroimenaren lorategian.
- 19:45. Xanduli, manduli, kirriki… Eman goxokiak guri!, Jesus Maria Alkain plazan.
Txomiñenea (urriak 31)
- 18:30. Beldurraren Pasabidea, Lanberri auzo elkartearen lokalean; 3 euro.
Loiolan (azaroak 1)
- 18:00. Nor da hiltzailea? jolasa, kultur etxean, 8-12 urte artekoentzako. Sartzeko txartelak doakoak izango dira (lau buruko), eta egunean bertan banatuko dituzte, 17:00etatik 17:30era, kultur etxeko sarreran. Jolasa 20:30era arte izango da, eta gurasoak ezingo dira kultur etxera sartu. “Ezkontza bateko gonbidatuak izango zarete… etorri hala jantzita, nahi baduzue”, azaldu dute Sustrai aisialdi taldeko antolatzaileek.

