Minutu bateko isilunea, Urdako tren istripuaren biktimen omenez
Donostiako Udalak bat egin zuen Eudelek egindako deialdiarekin eta elkarretaratzea egin zuen Alderdi Ederren, udaletxe aurrean, asteazken goizean Urdan (Toledo, Espainia) izandako tren istripuaren biktimei elkartasuna adierazteko. Jon Insausti alkatearekin batera udal talde guztietako zinegotziek parte hartu zuten, baita Denis Itxaso eta Susana Garcia Chueca sailburuek, Jose Ignacio Asensio eta Azahara Dominguez foru diputatuek, eta Gaztela-Mantxa Etxeko presidente Alfredo Medinak ere.
Minutu bateko isilunea egin zuten “biktimei, hurbileko pertsonei eta Gaztela-Mantxako herri osoari” elkartasuna adierazteko. Gauza bera egin dute gaurko osoko bilkura hasi aurretik ere.

