Gau Beltzaren ilunean murgildu dira Donostiako hainbat auzo
Gau Beltza ospatu dute larunbatean hiriko hainbat auzotan.Joseba Parron San Sebastian Urtez urte hedatzen doan ohitura da Gau Beltza, gero eta auzo gehiagotara heltzen ari da Domu Santu Egunaren bezperari lotutako ospakizuna. Batzuek, ordea, data aurreratu edo atzeratu egin dute; esaterako, Martutenen ostiral arratsaldean hartu zuten auzoa arimek, mamuek eta heriotzari lotutako gainerako pertsonaiek, eta Loiolan, berriz, gaur arratsaldean gauzatuko dute datari lotutako jarduera.
Dantza, askaria, eskulan beldurgarriak, ipuin ilunak, beldurraren tunela, ikuskizunak… txoko bakoitzak bere egitaraua egin du. Sua eta pertsonaia beldurgarriak ez dira falta izan, kalabazak ere baratzetatik kanpo agertu dira, aurpegi makurrekin; eta ezohiko lekuetan hilerriak ere baziren. Dena ospakizunari giroa emateko.
Jarraian, Aiete, Altza, Añorga, Antigua, Igeldo Gros, Loiolako Erribera, Martutene eta Parte Zaharreko Gau Beltzetako argazkiekin osatutako bilduma duzue.

