62. Jazzaldiko Tokiko Taldeen izen ematea ireki dute
Iñar Sastre euskalduna Jazzaldiko emanaldi batean. Artxiboko irudia.Lolo Vasco/Jazzaldia Beste urte batez egingo du Jazzaldiak euskal jazzaren aldeko apustua. Izena ematen duten talde denen artean, hamabost hautatuko ditu Jazzaldiak, Donostiako hainbat klub eta lokaletan jotzeko, eta horietako hamar hautatuko dituzte 62. Jazzaldian jo dezaten. Azken hamar horien aukeraketa ikusleen laguntzaz egingo du Jazzaldiak, taldeen inguruko botoa emango dute eta, eta puntuazio altuena lortzen duten hamar irabazleek joko dute datorren jazz jaialdian.
Jazzaldiak argitu nahi izan du, honakoa ez dela lehiaketa bat eta jaialdian joko duten taldeen aukeraketa egiteko besterik ez dela.
Taldeak Euskal Herrian jaio edo bizi diren musikariz osatuta egon behar dira –edo behintzat taldearen erdia jaio edo bizi behar da bertan–. Bestetik, taldeak hiru audio pieza bidali beharko dizkio Jazzaldiari, zuzenean edo estudioan grabatutakoa. Parte hartzeko bete behar diren oinarriak hemen daude ikusgai, eta izen ematea Donostia Kulturaren webgunetik egin beharko dute, azaroaren 20aren 14:00ak baino lehenago.

