Espainiako hauteskundeetarako mahaien zozketa egin dute
Hauteskundeetako mahai bat.Irutxuloko Hitza Donostiako Udalak gaur goizean egin du azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako mahaien zozketa, Ijentea kaleko Udalinfo bulegoan. Dagoeneko udalaren webgunean kontsultatu daiteke.
Donostiak 37 hautesleku ditu, eta guztira 196 mahai osatuko dituzte. Zozketa publikoan, mahaietarako behar diren 4.704 pertsonak aukeratu dituzte. Mahai bakoitzeko hiru titular —presidentea eta bi bokal—, eta zazpi ordezkari.
Zozketa eginda, izendatutako pertsonak, hauteskunde batzordearen bitartez, eskabideak egiten has daitezke mahaian ez egoteko. Batzordeak eskaera horiek onartzen baditu, hurrengo ordezkariak izendatuko dira.

