Lasterketa itxiko duen erbi bat izango du Behobia-Donostiak
La Perlan elkartu ziren larunbatean aurtengo lasterketako erbiak.Egoitz Aldanondo 61. Behobia-Donostia lasterketa jokatuko dute igandean, hilak 8, eta bertan parte hartuko duten erbiak aurkeztu zituzten herenegun, La Perla talasoterapian. Aurtengo berritasunetako bat lasterketa itxiko duen erbi bat egongo da, hark jarritako erritmoa jarraitzerik ez dutenek, lasterketa utzi beharko dute, baina helburua amaitzeko laguntza izatea da.
Guztira 29 erbi dira, hamabi emakumezkoak eta hamazazpi gizonezkoak, hemeretzi irteera taldetan banatuta: 1h15eko erbia talde morean egongo da, 1h20ko eta 1h25eko bana talde berdean, 1h25eko eta 1h30eko erbiak talde gorri bakoitzean, eta 1h33ko eta 1h40ko bana lau talde urdinetan. Hiru talde laranjetan, berriz, 1h45eko eta 1h50 erbiak ariko dira eta zazpi talde zuerietako bakoitza 2 orduko erbi bat izango du. Azkenik, esan bezala, itxierako erbia aterako da.

