Pio XII.a plazako iturria zerbitzuz kanpo egongo da bi astez
Pio XII.a plazako iturria. Donostiako Udala Pio XII.a plazan dagoen iturria zerbitzuz kanpo egongo dela jakinarazi du Donostiako Udalak, mantentze lanak direla medio. Iturria bi astez egongo da zerbitzuz kanpo, eta lanak amaitzean iturria berriro ere martxan jarriko dute.
Lanak instalazioan dagoen ponpa bat erauzi eta konpontzeko dira, “behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko”, azaldu du udalak.

