Zientzia Astea asteazkenetik larunbatera artean antolatu dute Donostian
Zientzia Astea artxiboko irudian.Lide Ferreira Goizean aurkeztu dute XXVI. Zientzia Astea, eta Barakaldon, Bilbon, Donostian eta Gasteizen ospatuko dute, azaroaren 3tik 8ra bitartean. Donostiako egitarauari, ordea, hilaren 4ean, asteazkena, ekingo diote Qiskit Fall Fest tailerrarekin. Online izango den tailerrak, ikasleek antolatzen dituzten ekitaldi sortaren parte da, bertan konputazio kuantikoa esploratu eta ikasteko interesa duten pertsonak elkartzen dira. Azkeneko eguna, Donostian, larunbatean izango da, hilak 7, Izpi kosmikoak eta oinarrizko partikula tailerra eskainiko dute 16:00etan.
Donostian prestatutako egitarauaren gehiengoa Tabakaleran antolatu dute, zientzia txokoak, tailerrak, haurrei zuzendutako ikuskizun zientifikoa eta Zientzia Cluben monologoak ere egongo dira. Tabakaleraz gain, San Telmo museoan, Carlos Santamaria liburutegian, Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan eta baita Txillida Lekun ere antolatu dituzte jarduerak.
Horiez gain, igandean, hilak 8, Pasaiatik 10:00etan irtengo den Mater itsasontzian itsas hondakinak harrapatuko dituzte goizean zehar. Haien webgunean dago txokoetara joateko ikastetxeentzako erreserbak egiteko aukera, baita egitarau osoa ere.

