Alderdi Ederren jartzen duten noria muntatzen hasi dira
Urtero jartzen duten noriaren artxiboko irudia. Gaur, 07:00etan, hasi dituzte Alderdi Ederren urtero jartzen duten noria muntatzeko lanak eta Andia kalean mozketak egingo dituzte egunean zehar, 18:00ak arte. Deskarga eta muntaketa lanak gaur, hilak 3, hasi eta ostegunera, hilak 5, arte luzatuko dira, eta kale mozketaz gain, bidegorria ere itxita egongo da. Ondoren, ostiralean eta larunbatean, hilak 6 eta 7, dekorazio lanetan ibiliko dira langileak, trafikoa edo bidegorria moztu gabe.
Larunbatean bertan irekiko dute noria jendearentzat, 12:00etan. Sarrerak 6 eurotara salduko dituzte, astelehenetan ezik, 3 eurotara salduko dituztela; bi astelehenetan ordea prezioak normalak (6 euro) izango dira: abenduak 7koa –jaiegun artean dagoelako– abenduak 9ra, asteazkena, pasako dute, eta abenduak 21ekoa (San Tomas eguna), hurrengo egunera pasako dutela, hilak 22, asteartea.

