Bisexualitateaz, LGBTIQ+ ordezkaritzaz eta zinemaz arituko dira
Gehituren egoitza Grosen.Gehitu Gizonezkoen bisexualitatearen ikusgarritasuna, estereotipoak eta zineman nahiz literaturan identitateak duen irudikapena aztertuko dituzte azaroaren 12an, osteguna, egingo duten Bisexualitatea, LGBTIQ+ ikusgarritasuna eta zinema solasaldian.
Donostiako Gehituren egoitzan egingo dute, 18:00etan, eta bertan arituko da Asier Olaizola donostiar aktore eta idazlea; izan ere, solasaldiak bere liburu bilduma izango du ardatz. Unai Arrieta donostiar aktore eta gimnastak moderatuko du hitzaldia eta irekia izango da.


