Detritusen ilustrazioek Arginzonizen poema liburua apaindu dute
Erakusketa bat Arteko galerian. Artxiboko irudia.Arteko galeria Detritus donostiar artistak egin ditu Los amantes ciegos liburuko 25 ilustrazioak. Beñat Arginzonizek (Bilbo, Bizkaia, 1973) idatzitako poema liburuak bi sortzaileen lan “bateratu iradokitzailea” jasotzen du. Poema bakoitza ilustrazio batekin lagunduta dago eta, liburuaren aurkezpenean, ilustrazioak proiektatu artean poemak zuzenean entzun ahal izango dituzte bertaratzen direnek.
Aurkezpena ostiralean, hilak 6, izango da Arteko galeriaren lokalean, Grosen, 19:00etan. Bertan Detritus eta Arginzoniz egongo dira, haren inguruan mintzatzeko.

