Mai Egurza ilustratzailearen omenezko erakusketa
Mai Egurzaren 'Anfibios' ilustrazioa.Mai Egurza 37. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak Mai Egurza ilustratzaile irundarra omendu du. Haren lanari buruzko erakusketa hilaren 21era arte ikus daiteke Udal Liburutegi Nagusian, Alderdi Ederren.
Egurzaren omenezko erakusketa da, “azkarregi utzi gintuen ilustratzaile zoragarriari” —iaz zendu zen—. Batez ere haur eta gazteentzako ilustrazioan aritua, komikigile, kartelgile, pertsonaien diseinatzaile eta ilustrazioko irakasle ere izan zen. Dohain handia erakutsi zuen akuarelen erabileran eta gehienbat baliabide honen bidez garatu zuen bere artea, bere estiloa ederki irudikatuz: fina, adierazkorra eta arte tradizionalarekiko maitasun handia dariona. Erakusketa azken hamarkadan egin zituen ilustrazioen originalek osatzen dute, gehienak argitaragabeak. Bizitzaz, alaitasunez eta kolorez betetako sorkuntza hauen bidez, Mairen barne mundu oparoaren zati bat ezagutu ahal izango dugu.
Irun eta Bartzelona artean bizi izan zen. Ilustrazioa ikasi zuen Gasteizko Diseinu Eskolan eta Bartzelonako Escola Joson, baina autodidakta gisa garatu zuen bere artea. 2011z geroztik, ipuinak, haur eta gazteentzako liburuak eta komikiak ilustratu zituen hainbat bezerorentzat, Norma Editorial, Larousse, Bromera, Dibbuks eta SM, besteak beste, honako obra hauekin: El paseo de los sueños, Mi abuela no se recuerda de mi nombre, Printzesa eta Ergela eta beste asko. Bere azken lanetako bat 2026ko dFeriako kartela izan zen.

