Azaroaren 25a antolatzeko asanbladak antolatu ditu Itaiak Antiguan eta Intxaurrondon
Itaiaren mobilizazio bateko irudia.Nagore Garmendia Hiru aste eskas gelditzen dira Azaroaren 25erako, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako. Hori dela eta, mobilizazioak eta bestelakoak antolatzeko asanblada irekiak antolatu ditu Donostian Itaia emakumeen antolakunde sozialistak, ostiral honetarako (hilak 6).
Zehazki, Antiguan eta Intxaurrondon egingo dituzte asanbladak. Antiguan, Txantxarreka gaztetxean elkartuko dira, 17:30ean; Intxaurrondon, aldiz, 18:00etan bilduko dira, auzoko kultur etxean. “Bizi dugun indarkeria matxistaren gogortzearen aurrean, ezinbestekoa da indarkeria matxistaren aurkako borroka lehen lerroan jartzea”, nabarmendu du Itaiak.

