Anoetaren izena «defendatzeko» kanpaina abiatu dute
Bultzadak eta Realeko zale, bazkide eta zale taldek ugarik sustatuta, “Anoetaren izena defendatzeko eta klubari estadioaren jatorrizko izena mantentzeko eskatzeko” elkarretaratzea egin zuten igandean.Bultzada Bultzadak eta Realeko zale, bazkide eta zale taldek ugarik sustatuta, “Anoetaren izena defendatzeko eta klubari estadioaren jatorrizko izena mantentzeko eskatzeko” kanpaina abiatu dute. Hain zuzen ere, Anoeta izenaren aldeko elkarretaratzea egin zuten igandean (hilak 8), Rayo Vallecanoren aurkako partidaren aurretik, estadioaren kanpoaldean. Horrekin batera, sinadura bilketa abiatu dute; hemen sinatu daiteke (Realeko bazkideek soilik).
Gogoratu behar da duela gutxi arte Reale aseguru etxearen izena eduki duela estadioak. Horrela, “Anoeta kirol esparru bat edo publizitate aktibo bat baino askoz gehiago da. Belaunaldien arteko topagunea da, oroitzapen partekatuak eraiki diren eszenatokia eta zale txuri-urdinen nortasunaren funtsezko osagaia”, nabarmendu dute kanpainaren sustatzaileek.
Ildo beretik, “futbolaren gero eta komertzializazio handiagoaren ondorioz, interes ekonomikoak eta babesletza estrategiak kluben historiaren, ikurren eta kidetasun sentimenduaren gainetik jartzen ari dira, sarritan”, deitoratu dute.

