«Donostiar bat bera ere ez» kalean ez geratzeko laguntza eskatu dio Insaustik Eusko Jaurlaritzari
Jon Insausti alkatea, udaletxeko prentsa aretoan. Artxiboko irudia.Donostiako Udala Etxegabetutako familiei etxebizitzak eskaini ahal izateko laguntza eskatu dio Jon Insausti alkateak Eusko Jaurlaritzari; “aliantzek indartsuago egiten gaituztelako bizitegi larrialdiaren erronkaren aurrean ere”, azaldu du Insaustik. Etxebizitza publikoen parkea familia zaurgarrien zerbitzura jartzea du helburu, “kalean geratzeko arriskua dagoenean”.
Alkateak nabarmendu du konpromisoa duela “donostiar bakar bat ere ez dadila atzean geratu hiriko edukitzaile handien utzarazpena jasoz gero”. Hala, alkateak “bere udal parke publikoaren bidez bizitoki irtenbidea emateko hartutako konpromisoa” indartu eta udalbatzak eskatutakoarekin bat egin du, udal gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatzeko eskatu dio eta.
Udalak 474 etxebizitza eta zuzkidura bizitoki identifikatu ditu hirian, Eusko Jaurlaritzaren Alokabide sozietate publikoarenak direnak. “Udalak Etxegintzaren bidez ematen dituenekin batera”, Insaustik azaldu duenez, baliabide horiek erantzuteko gaitasuna indartu egiten dute.

