Zer plan egin nahi duzu asteburu honetan Donostian?
Izaki Gardenak.Donostia Kultura Zer plan duzu asteburu honetan Donostian? Gure agendan ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, eta, horrez gain, egun bakoitzeko plan proposamen bat egingo dizugu jarraian.
Ostiralean (hilak 13), Lugaritz Kultur Etxeko ekitaldi bat proposatuko dizugu: Literaktum jaialdiaren barruan, Xabier Amurizak eta Agus Barandiaranek musika eta koplak uztartuko dituzte 19:30ean, 85 koplak-en zentzua eta mamia aztergai; 15 euro.
Larunbatean (hilak 14), musika gomendio bat: Izaki Gardenak eta Hondora taldeek joko dute Intxaurrondo Kultur Etxean, 21:00etan. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean daude salgai.
Igandean (azaroak 15), Tabakalerara joatea eta Labo XL arte eszenikoen jaialdiaz gozatzea proposatzen dizugu, izan ere, goizetik iluntzera, askotariko ekitaldiak antolatu dituzte; hemen daukazue egitaraua.
Bonus track. Astean zehar egiteko plan proposamen bat ere, hementxe: astelehenean, Aritz Gorrotxategik gidatutako Astelehen bat, liburu bat literatur solasaldian, Lugaritz Kultur Etxean, Juan Garzia Garmendiak idatzitako Erbeste liburua izango dute hizpide, 17:00etan.

