Hiria zeharkatzera irten da marea arrosa
Saguesetik abiatu da XII. Katxalin Martxa, bular minbizia duten emakumeei bidean laguntzen dien Katxalin elkarteak urtero antolatzen duen paseo solidarioa.
Saguesetik irten da XII. Katxalin martxa.Nagore Garmendia Saguesetik abiatu da XII. Katxalin Martxa, bular minbizia duten emakumeei bidean laguntzen dien Katxalin elkarteak urtero antolatzen duen paseo solidarioa.
Musikarekin hasi dute goiza, 09:30ean, Oliber Nestarrek eskainitako zumba saioarekin. Dantzan motorrak berotu, eta hiriaren erdigunea oinez zeharkatzera abiatu dira adin desberdinetako kuadrillak eta familiak, kamiseta arrosak jantzita.
Argazkitan bildu du Nagore Garmendiak martxaren irteera jendetsua:

