Ahal Dugu Donostia eta PPren aurkako erasoak salatu dituzte
Jon Etxeberriak sare sozialetan zabaldutako bideoaren argazkia.Jon Etxeberria Ahal Duguk bere webgune bidez salatu du aurreko astean arrautzak jaurti zizkietela haien Donostiako egoitzan, eta gaineratu du “hauteskunde orokorrak deitu zirenetik etengabeko erasoak jasaten eri dela sare sozialetan, baita bere egoitzen aurkako erasoak ere” –Errenterian, kasu, pintaketak egin dizkiete.
Bestetik, PPko hautagai Jon Etxeberria donostiarrak larunbatean hasi zuen kanpaina bira, Hernanin. Bertan PPko beste kide batekin prestaketa lanak egiten ari zirela jende talde bat gerturatu zitzaiela salatu du donostiarrak bere sare sozialen bidez: “Gaur, Hernanin, etazale mordo batek petardoak, arrautzak eta harrikadak jo dizkigu”. Mezu berdinean zabaldutako bideoetan ikusi daitekeenez, jende talde bat gerturatu zitzaien, bertatik alde egiteko oihukatuz eta haiei gauzak jaurtiz.
Etxeberriak kanpaina birarekin jarraitzeko asmoa zuela baietsi zuen, “Gipuzkoarekin dugun konpromisoa haien gorrotoa baino askoz ere indartsuagoa” dela ziurtatuz. Era berean, EAEko PPk salatu zuen ez daudela “kanpaina egiteko baldintza demokratiko nahikoak” eta bira bertan behera utziko zutela azaldu zuen alderdiak. Halaber, Alberto Nuñez Feijook atzo, igandea, esandakoen arabera, kanpainak berean jarraitzen du eta Feijoo bera Gipuzkoara joatekoa da “Etxeberriarekin kanpaina egiteko”.

