Bi atxilotu Donostian, Blood taldearen parte izateagatik
Guardia Zibilak atxiloketan topatutakoak.Espainiako Barne Ministerioa Gazte talde biolento bateko kide izateagatik atxilotu ditu Guardia Zibilak bi pertsona Donostian. United Blood Nation –Blood izenaz ezagunagoa– 1993an sortu zen New Yorken, AEB, baina haien jarduna bertatik zabaldu dute azken urteotan.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, aurten hasitako ikerketa baten harira atxilotu dituzte bi pertsona horiek, baita bi etxebizitza eta lonja bat arakatu ere. Bertan, besteak beste, material informatikoa, gailu elektronikoak, arma zuri handiak eta substantzia estupefazienteak ekoizteko tresnak topatu dituzte.
“Bloke” deiturikoetan antolatua dago taldea, eta atxilotuak hemengo “blokearen” buruak omen direlako izan dira atxilotuak.
Halaber, ikerketaren zati hau amaitutzat eman duten arren, Guardia Zibilak jakinarazi du beste hainbat alor ikertzen ari dela, taldearen jarduna eteteko asmoz.

