ELAk irabazi ditu Donostiako Udaleko hauteskunde sindikalak, hamar ordezkari lortuz
Donostiako Udaletxea.Irutxuloko Hitza ELAk irabazi ditu Donostiako Udaleko hauteskunde sindikalak, hamar ordezkari lortuz. Ostiralean gauzatutako bozketan, funtzionarioen 350 boto jaso zituen, duela lau urte baino 50 gehiago. Horiei esker, bederatzi ordezkari lortu ditu, eta lan kontratudun langileen artean lortutako ordezkari gehituta, hamar ordezkari izango ditu udalean. Parte hartzea %65ekoa izan zen.
Gainerako sindikatuei dagokienez, LABek zazpi, ESANek hiru, eta CCOOk eta ERNEk bina ordezkari izango dituzte. LABek duela lau urte lortutako kopurua mantendu du, ESANek bat gehitu du eta bai ERNEk bai CCOOk bana galdu dute.

