Gaurko egunez, duela hamar urte, Donostia 2016k euskal presoen lanak zentsuratu zituen
2016ko 'Lekurik gabe, denborarik gabe' erakusketako lan batzuk.DSS16 Hamar urte bete dira gaur, azaroak 17, Donostia 2016 egitasmoak erakusketa batean euskal preso batzuen lanak zentsuratu zituenetik. Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak erakusketa zen, 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan Koldo Mitxelena Kulturunean antolatutakoa. Argia hedabideak eman du efemeridearen berri, bere Efemerideen Kanalean.
Hainbat motatako presoen lanak zituen erakusketak, eta euskal preso politikoenak erretiratu zituzten antolatzaileek “biktimei mina eragin” ziezaieketela argudiatuta. Zentsuraturiko lanetako batzuk, gerora, Antiguako Txantxarreka gaztetxean jarri zituzten ikusgai, Tattoo Circus ekimenaren testuinguruan.

