Hiru jarduera egun Kutxa Fundazioa Klubaren hamargarren urteurrena ospatzeko
Kutxa Fundazioa Klubaren hamargarren urteurrena ospatuko dute.Kutxa Fundazioa Kluba Kutxa Fundazioa Klubak 10 urte bete ditu eta, urteurrena ospatzeko, hiru jardunaldi antolatu ditu, abenduaren 17tik 19ra artean, Tabakalerako aretoan bertan; “sorkuntza garaikideari eta sortzen ari den talentuari laguntzen emandako hamarkada oso bat ospatzeko”. Hala, dantza ikuskizunak, kontzertuak eta DJ sesioak antolatu dituzte, proiektua sortu zenetik haren ezaugarri izan diren “aniztasuna, berrikuntza eta esperimentazio espiritua” islatuz.
NODE dantza garaikideko, performanceko eta ikus-entzunezko konpainiaren proposamen “oso berezi” batek emango dio hasiera lehen jardunaldiari, abenduaren 17an, osteguna. 10 urte! izeneko sorkuntza prestatu du konpainiak, eta bertan aretoaren historiaren parte izan direnen ibilbide artistikoaren une esanguratsuak errepasatuko dituzte. Sorkuntzak zuzeneko emanaldiak eta ikus-entzunezko materiala uztartuok ditu erakusketaka.
Hurrengo egunean, hila 18, klubarentzat “historikotzat” hartu daitezkeen hiru artista batuko ditu Kutxa Fundazioa Klubak, “oso profil desberdinekoak baina nortasun artistikoaren eta soinu-esperimentazioaren aldeko apustu garbia egiten dutenak”: Sara Zozaya, Amorante eta Gartxot.
Azkenik, hilak 19an, larunbata, Sune izango dute protagonista, eta haren ondoren, aretoa gauez girotzen, LaMia Mari eta Manci arituko dira.
Sarrerak eskuragarri Kutxa Fundazioa Klubaren webguneko agenda atalean daude, baita horien inguruko informazio gehiago ere.

