Hirugarren Herritarren Foroa antolatu dute Bidebietan, bost udal taldeetako ordezkariekin
Bidebietako I. Herritarren Foroa.Beñat Parra Hirugarren urtez jarraian, Herritarren Foroa antolatu du Bidebietako Bideak auzo elkarteak, “herritarren hitz egin dezaten espazio irekia”, antolatzaileen hitzetan. Kontadores Gazte Zentroan izango da, ostiral honetan (hilak 20), 18:00etan.
Donostiako Udalean ordezkaritza duten bost udal taldeetako ordezkariak egongo dira bertan, hainbat gairen inguruko mahai ingurua egiteko: Idoia Gracia (EAJ), Ane Oiarbide (PSE-EE), Garbiñe Alkiza (EH Bildu), Borja Corominas (PP) eta Arantza Gonzalez (Elkarrekin Donostia).
2024an antolatu zuten estreinakoz Herritarren Foroa, eta horren kronika ondu zuen IRUTXULOKO HITZAk. Oraingoan, Espainiako Gorteetarako hauteskundeen atarian egingo dute, eta 2027ko udal hauteskundeetarako hilabete gutxi falta direnean.


