Bi pertsona atxilotu dituzte indarkeria erabilita lapurreta egiteagatik
Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, bi lagun atxilotu ditu indarkeria erabiliz lapurreta egitea egotzita. Astearte arratsaldeko hiruak aldera, Ertzaintzak jakin zuen Bulebarraren inguruan bikotekidearekin zegoela, gizonezko bati lapurreta egiten saiatu zirela bi pertsona. Antza denez, behin eta berriro jo zuten, aurpegian zauriak eta ubelduak eraginez, bere gauzak kentzen saiatzen ziren bitartean.
Gertatutakoaren berri izan ondoren abian jarritako ikerketari esker erasotzaileak identifikatu zituzten eta udaltzainek gauerdi inguruan atzeman zituzten. Susmagarrien identitatea egiaztatu ondoren, bertaratutako ertzainek atxilotu, eta ertzain etxera eraman zituzten beharrezko izapideak egitera, epailearen eskuetan jarri aurretik.

