Donostiatruk azoka berezia egingo dute larunbatean
Donostiatruk azoka Tabalakeran.Donostiako Udala Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan, hilaren 21etik 29ra bitartean, Donostitruk bigarren eskuko azoka berezia egingo dute etzi, hilak 21, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Ohiko salmenta postuez gain, Matraka ma non troppo ikuskizun musikalaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, 11:00etan. Bertan erabilitako musika tresna guztiak berrerabilitako materialarekin eginak daude, eta ikuskizunaren ondoren, tailer didaktiko batean irakatsiko dute nola. Halaber, erosketaren bat egiten dutenen artean, bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko dute Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.
Iñigo García Ingurumen zinegotziak nabarmendu duenez, “prebentzioa da lehen urratsa eta garrantzitsuena kontsumo eredu iraunkorrago baterantz aurrera egiteko. Kontua ez da sortzen ditugun hondakinak hobeto kudeatzea soilik, baizik eta hondakinak sortzea saihestea. Horretarako, gure kontsumo-ohiturei buruz hausnartu behar dugu, behar duguna bakarrik erosi, produktu iraunkorren alde egin eta oraindik erabilgarri izan daitezkeen objektuei bigarren bizitza bat eman”.

