Hamar urte haurren integrazioaren eta eskubideen alde egiten
Haurren Nazioarteko Egunaren programazioa aurkeztu dute. Maddi Viana Bihar, hilak 20, da Haurren Egun Unibertsala: Nazio Batuek Haurren Eskubideei buruzko konbentzioa (1989) onartu zutela gogorazten duen eguna. Donostia Kultura eta Donostiako Udalak haur denen “eskubideen inguruan sentsibilizatzeko eta eskubide horiek aldarrikatzeko” programazioa antolatu eta gaur aurkeztu du.
Besteak beste, Haurren Nazioarteko Eguneko jaia antolatu dute, musika, jolasak eta “ezustekoak” antolatu dituzte, 6 eta 9 urte arteko haurrentzat, Ernest Llunch kultur etxean, 18:00etan. Bestetik, Lugaritz kultur etxeko liburutegian 17:30ean, Ipuinaren ordua programaren barruan, bi ipuin kontatuko dituzte: Lur Kortak Oliver Button poxpolin bat da eta Sioux txikia ipuinak kontatuko ditu, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat.
Gainera, udaletxeko fatxadan olana bat jarriko du udalak, Haurren Eskubideen Konbentzioaren onarpenaren 36. urteurrena gogoratzeko.

